Itzultzea   





MISIOA
Nire proiektu guztien gakoa pertsonak dira. Nire helburua bezeroen beharrizanak asetzea da. Hori dela eta, arretaz zaintzen dut nire eskuekin diseinatzen eta egiten ditudan gauzek bezeroen beharrizanak asetzen dituztela eta emozioak helarazten dizkietela.

ENPRESA
Erabilera pertsonalerako, apaingarritarako eta espazio publikoetarako elementu mota oro diseinatzen eta ekoizten ditut. Eskaintzen ditudan objektuak bakarrak dira, eta inguru pribatu zein publikoetan erabiltzekoak. Euren zereginetarako kualifikazio handia duten diziplina anitzeko profesional talde baten laguntza daukat, eta horri esker, hainbat diziplinatan eraginkortasunez jardun dezaket. Faktore horiei guztiei esker, nire lanak gure bizitza sozialeko hainbat ekitalditan ikus daitezke.

ESKUZ EGINA
Artisauen teknikak balioetsi nahi ditut, eta horiekin mintzaira berritzaile bat sortu nahi dut, hainbat elementu eta material erabilita.
Harridura eragin nahi dut esku trebeek egindako piezekin, espazioetan harmonia eta oreka sortzeko, ongizatea eta erosotasuna eragiteko. Nire proiektu nabarmenena nortasuna duten Sariak egitea da. Material eta konposizio aukera ugari konbinatzen ditut, proiektuen eskakizunen arabera.
Diseinu guztiak zenbaki bat eta sinadura daramate, eta benetakotasun-ziurtagiriarekin identifikatuta daude.

PRODUKTUAK
Nire produktuak hiru lan-ildotan multzokatzen dira batik bat:
.-Harrizko taila tradizionala, gure herri-kulturako motiboekin bereziki, baina bai eta gai libreekin ere.
.-Museoko piezen zaharberritzea eta erreplikak egitea.
.-Alde sortzaile eta artistikoenak alde zabala hartzen du: sariak egitea nahiz espazio publiko eta pribatuetarako formatu handiko eskulturak egitea.

ETORKIZUNA
Objektu bakarrak eta nortasundunak egiten jarraituko dugu.
Berrikuntza eta energia aurrezteko teknologia berriak gure erantzukizuna eta etengabeko konpromisoa dira.
Irizpide gisa kalitate handia hartuta, materialik onenak eta bertakoak soil soilik erabiltzea defendatzen dugu; horrela, materialen garraioagatiko kutsadura saihesten dugu, eta gure ingurunea babesten dugu. Gainera, arau sozio-laboralak eta ingurumenari dagozkionak betetzen eta errespetatzen dituzten hornitzaileekin egiten dugu lan.
 
 
 

Web diseinua:    ©   Copyright   Eskuekin